Erroa Psikologia
Psikoterapia erlazional integratiboa Bilbon
Zuregana itzultzeko espazio bat
Ongi etorri Erroara
Erroa gelditu ahal izateko gune bat da
Zergatik Erroa?
Erroa eusten gaituena da, elikatzen gaituena eta hazten den guztiari egonkortasuna ematen diona. Pertsona bat garatzeko eta munduarekin harremanetan jartzeko abiapuntua da, oinarri sakona.
Errotik lan egitea sakonera itzultzeko, nondik gatozen ulertzeko eta bertatik benetako eraldaketa prozesua bultzatzeko. Oinarritik sendatzea, egonkortasun eta konexio handiagoarekin haztera eramaten gaituena indartuz.

zerbitzuak

Helduen psikoterapia
Loturatik eta esperientzia emozionaletik laguntzea.

Haurren eta gazteen psikoterapia
Hazteko, sentitzeko eta adierazteko espazio segurua.

Familia eta bikoteen psikoterapia
Lotura ulertzea, harremana eraldatzeko.

Psikoterapia presenciala
Bilboko erdigunean dagoen nire kontsultan elkartuko gara. (Rodriguez Arias kalea 17, 3. solairua, Bilbo).
Online psikoterapia
Gertuko espazio psikoterapeutiko bat, zauden lekuan zaudela.
Online psikoterapiak terapiara edozein lekutatik sartzeko aukera ematen du, zure egoera pertsonaletara edo mugikortasun-egoeretara egokituz, lan terapeutikoaren jarraitutasuna eta hurbiltasuna galdu gabe. Harreman terapeutikoa, halaber, presentziaren, entzumenaren eta laguntza iraunkorraren bidez eraikitzen da, baita pantailaren bidez ere.
Psikoterapia euskaraz
Euskara nire ama hizkuntza da, horregatik oso presente dago nire egunerokotasunean eta nire lanean be. Zure ama hizkuntza be euskara bada eta zure prozesuan erosoago sentituko bazara euskaraz, hau izan leike zure espazioa.
Espazio hau zuretzat da baldin eta…
hitzordua eskatu
Nola gauzatzen da prozesu terapeutikoa?
Elkar ezagutzeko eta zalantzak argitzeko dei labur batekin hasten gara. Lehenengo saioetan zure egoera aztertzen dugu, konfiantzazko espazio bat eraikitzeko eta helburu terapeutikoak elkarrekin definitzen ditugu prozesuari ekiteko.


